Castellano

TAILERRAK

IKASIZ, gure tailerren eta asteroko ekintzen programa da. Bertan pertsona autonomo, parte-hartzaile, lagunarteko, sormendun eta beraien inguruarekin jakin mina dutenak garatzea dugu helburu.

Adin bereko, gizarte errealitate ezberdinetatik datozen neska zein mutilak ezagutzeko aukera izango dute, hau oso emankorra izango delarik beren hezkuntzan osagai gisa, oso emankorra izango delarik. Beraien aisialdia era maximoan aprobetxatzeko bide bat da eta honek egunerokoan garatzen eta gainontzekoekin erlazio egokiak mantentzen laguntzen die.

Ekintzak helburu zehatzeko blokeetan banatzen dira. Landuko diren blokeak parte-hartzaileen adin eta beharren arabera egokituko dira, eta haurrak hazten doazen heinean erantzukizun maila eta ekintzei buruz erabakitzeko aukera ere handitzen joango dira. Blokeen adibidetzat honakoak aipa ditzakegu: Munduari Itzulia, Fruta eta Barazkien jatorria, Auzoa eta Hiria, Eskulan sorta, Neandertalak… Bloke hauek kalera eta parkera egingo ditugun irteerekin tartekatuko ditugu bertan jolasak egiteko.

IKASIZ-en helburu nagusien artean, pertsonaren heziketa integrala indartzea, gizartearekiko konpromisoa hobetzea, hurbileko ingurua ezagutzeko gogoa sustatzea, naturarekiko errespetua estimulatzea, Euskararen erabilera naturaltasunez indartzea komunikazio tresnatzat, adiskidetasunerako eta talde lanerako mesedegarri izatea, baterako hezkuntza sustatzea, errealitate ezberdinen integrazioa bultzatzea, erabiltzen den materialarekiko zorroztasuna, xahutzea ekiditeko eta birziklapena eta berrerabiltzea sustatzeko.

Batzutan beste ekintza motak ere egiten ditugu data bereziekin bat eginez: Gabonak zuretzat, Donostiako Aste Nagusia...

   colab-larrunarri (14K)    colab-tknika (24K)    colab-zmanteo (17K)